XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZEREZ Lehenengo hamar kuaderniloetan kasu honen esanahi bereko beste batzuk ikusi genduzan.

TxoriEI BURUZ egon gara berbetan = TxoriEZ egon gara berbetan ( batueran)
Edozer galdetu umeAREN GANEAN = Edozer galdetu umeAZ ( batueran).

Zerez kasua, zeri buruz eta zeren ganean kasuen pareko legez erabili daikegu.

Gaia adierazten du; esan, entzun, hitzegin, idatzi, irakurri, pentsatu... aditzekin.

Baina beste erabilera batzuk ere badaukaz.

Ikusi daiguzan.

a)Tresna adierazteko Adib.: mailuaz jo dut.

boligrafoz hobeto idazten dut.

Bizkaian antzekotasunez edo, sarri askotan ZEGAZ eta ZEREKIN kasuak erabiltzen dira bere ordez.

Adib.: Ezpataz hil zuen (eta ez ezpatagaz edo ezpatarekin).

b) Materiala adierazteko Mahai hau egurrez eginda dago.

Pastel hau urunez eginda dago.

c) Zerez beteta dagoen zeozer adierazteko Lastoz beteta dago sabaia.

Idazkariek mahai gainea paperez beteta daukate.

d) Beste batzuk Oinez, zaldiz, trenez, narraz... Adib.: Oinez etorri naiz lanera.

Beldurrez, hotzez, negarrez... Adib.: Hotzez dardarka nago.

(Noiz) egunez, gauez, arratsaldez, goizez... Adib.: Gure bulegoa goizez itxita dago.

Esakera batzutan Adib.: Herriz herri, mendiz mendi, buruz behera, hankaz gora, buruz ikasi, pozaren pozez. Eta abar.

Ikusi daikezunez, kasu honek erabilera zabala dauka.

Aztertu daigun orain zelan idatzi behar dogun.

Singularrean Zertaz hitzegin duzue? Nire semeAZ? semeAZ.

Anaren gizonAZ edozer entzun dut. gizonAZ.

Eskumako eskuAZ jo zuen pelota. eskuAZ.

Pluralean UmeEZ asko irakurri dut. umeEZ Zer pentsatzen duzu gizonEZ. gizonEZ.